Diru laguntza

 Gerezien denbora pastoralaren laguntzaileen suskripzioa 

Itsasun, Errobiko Festibala 19 urtez , eta Ethiopiques Festibala 6 urtez geroz antolatzen dituen Ezkandrai elkarteak aurten sorkuntza berria asmatu du : hiritar pastorala  » Gerezien denbora » Itxaro Bordak idatzia eta Beñat Achiaryk taularatua.

Emanaldi zenbait jadanik finkatuak dira :

- Ekainak 29 a igandez , Baionako portuan, St Bernard ibai eskuinaldeko kaian . Hitzordua finkatua izan da « Escales Marines  » deitu gertakarian kokatzeko, Baionako herriko etxe eta portuko egiturak antolatzen dutena bigarren aldikotz.

- Uztailaren 20 an , Itsasun Errobiko Festibala kari

- Beste zenbait emanaldiren hegoaldean emaiteko bidean gira.

Pastoralak erroak gure ohiduretan dauzka bainan baserri aldekoa izanez , hiritartu dugu, gaia burdingintzako langileen historia eta zeazki Aturri bazterreko burdin olen historian oinarritzen dena. Orokorkiago 19 eta 20.garren mendeetan industria horrek bizi izan dituen gorabeherak kondatzen ditu.

Pastorala hiritarra da ere , Baiona inguruan muntatua baita : jada zenbait ilabetez geroz , aktore, kantari, musikariak prestatzen ari direnak biltzen ditu . Euskaraz emana izanen da bainan itzulpenak , frantsesez , gazteleraz eta gaskoinez izanen dira liburuxka batetan

Ezkandrai elkarteak komite bat sortua du laguntzak eskatzeko egitura publiko ala pribatueri, zeren eta finantzamendu zabala eskatzen du horrelako ekimenak. Beharrik jadanik laguntzak ardietsi ditugu bainan oraino 30 mila euro eskas zaizkigu aurrekontuen arabera.

Hortakotz eskua eta galdea zabaltzen dizuegu gure laguntzeko prest zareten pertsona guzieri, jakinez diruaren truke , emanen dizuegun ordainagiriaren bidez zerga aitorpenetik, %60a gutitzen ahalko duzuela

Guti edo haundi, zuen laguntza, kultur ekitaldi nagusiaren onurarako izanen da , burdin olen historia, gure familien historia , euskal herri eta hego landesetako historia gogoetan bizirik atxikitzeko,

Milesker bihotzetik

 souscription

Gerezien denbora pastoralarendako enpresen diru laguntza

Publizitate tarifak

 Gerezien denbora pastoralarendako enpresen diru laguntza 

Itsasun, Errobiko Festibala 19 urtez , eta Baionan Ethiopiques Festibala 6 urtez geroz antolatzen dituen Ezkandrai elkarteak aurten sorkuntza berria asmatu du : hiritar pastorala  » Gerezien denbora » Itxaro Bordak idatzia eta Beñat Achiaryk taularatua.

Emanaldi zenbait jadanik finkatuak dira :

- Ekainak 29 a igandez , Baionako portuan, St Bernard ibai eskuinaldeko kaian . Hitzordua finkatua izan da « Escales marines  » deitu gertakarian kokatzeko, Baionako herriko etxe eta portuko egiturak antolatzen dutena bigarren aldikotz.

- Uztailaren 20 an , Itsasun Errobiko Festibala kari

- Beste zenbait emanaldiren hegoaldean emaiteko bidean gira.

Pastoralak erroak gure ohiduretan dauzka bainan baserri aldekoa izanez , hiritartu dugu, gaia burdingintzako langileen historia eta zeazki Aturri bazterreko burdin olen historian oinarritzen dena. Orokorkiago 19 eta 20.garren mendeetan industria horrek bizi izan dituen gorabeherak kondatzen ditu.

Pastorala hiritarra da ere , Baiona inguruan muntatua baita : jada zenbait ilabetez geroz , aktore, kantari, musikariak prestatzen ari direnak biltzen ditu . Euskaraz emana izanen da bainan itzulpenak , frantsesez , gazteleraz eta gaskoinez izanen dira liburuxka batetan

Ezkandrai elkarteak komite bat sortua du laguntzak eskatzeko egitura publikoeri, zeren eta finantzamendu zabala eskatzen du horrelako ekimenak. Beharrik jadanik laguntzak ardietsi ditugu bainan oraino 30 mila euro eskas zaizkigu aurrekontuen arabera

Hortakotz dei egiten diegu enpresa pribatuei : beren emaitzaren truke, publizitate orrialde zati bat (emaitzaren araberakoa) onartuko diegu , pastoralako 3 mila liburuxketan agertuko dena.

Zuen txekea eskuratu arau, ordainagiri dokumentoa (cerfa n°11 580 03 ) bidaliko dizuegu zerga aitorpenetik %60 a gutizteko.

Laguntza guziak, haundi ala xume , onuragarriak izanen dira , baserrialdea ala hiria , euskal herria ala landesetako hegoaldea biltzen dituen kultur ekitaldi nagusiarentzat , gure familien historia eta gure lurraldeen historia gogoan bizirik izan ditzagun.

Zuetarik bakoitzak bide hortarik laguntzen ahal gaitu

Bihotzetik milesker